domingo, 15 de diciembre de 2013

ALARDEA ZAHARBERRITZAREN "PRAKTIKA ONAK"


Antzuolako Alardearen zaharberritze eta egokitze prozesuari buruz asko idatzi da, eta gaur esan genezake "Parktika On" bezala hartzen dela antropologi zientzia eremuan. Alegia, nola egokitu antzinako tradizioa gaurko gizartearen pentsamoldera.

 
 ALARDEA 1980. HAMARKADAN
 












ALARDEA ZAHARBERRITUA, GAUR

Uste dut komeni zaigula denoi ondoren datorren artikulua egin zen prozesuaz hausnartzeko eta etorkizunari ikuspegi eraikitzaileaz begiratzeko.


Eusko Ikaskuntza:



miércoles, 11 de diciembre de 2013

ALARDEA ETA ANTZUOLAKO INDEPENDENTZIA





Garai batean, Antzuolako mutilak Bergarara joaten ziren armak erakustera, Antzuola oraindik ez zelako, juridikoki, herri bat (ez zen herri bezala esistitzen). Ailegatu zen momentu bat (1536. urtea) ez zutela joan nahi eta ez joateko baimena lortu ere eta badirudi orduan Antzuolan egiten zutela arma erakustaldia, herri izera eta antzuolar  izatea aldarrikatu nahian.  Hala eta guztiz ere Bergarakoa izaten jarraitu zuen juridikoki 1629. arte. Urte horretan, Felipe IV-ak eman zion herri-gutuna 5000 dukat ordaindu eta gero. Ordaintze hau esplikatzen da, orduko Espainiako erregeek diru barik omen zeudelako Ameriketarako bidaia kolonialistetan  dirutza gastatu zutelako, beraz diru truke herri izaera eman zioten herri askori, besteak beste, Antzuolari.

Beste alde batetik, komunitate batek demostratu beharra zeukan jatorri noblea edo heroikoa zuela besteen aurrean herri izateko “kategoria” demostratzeko, eta uste da horrela “asmatu” zutela Baldejunkerako garaipena (historikoa ez dena) antzuolarren laguntzari esker gertatu zela.

Alardean armak sutzea ez da zentzu belikoan ulertu behar, ohorezko salba edo sutze moduan, Antzuolan herri izaera lortzearen harrotasuna, komunitate propioa osatzen dugula goraipatu nahi da eta plaza publikoan egiten da urtero baieztapen hori. Beraz, autoafirmazio errito edo sinbolo bat da. Horrela azaltzen da diskurtsoaren parrafo baten.

“...Goguan izan, ba, gogoz eta bihotzez ospatzen dabela urteurren hau Antzuolako herrixak, bai Valdejunkerako oroitzapenak goraipatzeko eta baitta Antzuolako herri nortasuna eta independentzia be baieztatzeko. ...”

Komunitate izate  hori ere zentzu zabalagoan hartu daiteke, diskurtsoan bertan  jarraitzen du esaten.

“Goguan izan baitta, aberrixa eta siñismenaren maittasunak eta betidaniko askatasun egarrixak bultzatu eta eragin zittuala gure herrittarrak burrukaldi hortan parte hartzera. Gero be milla aldiz bultzatu eta eragin gaittuen bezelaxe. Guk pe, etsaixa gertuan sumatzen dogunian, burrukiari aurre egin behar jaula gogoratzen dosku gertakari honek.”


Mairuarekin duen elkarrizketan, berriz, “gurea”ren defentsa egiten da eta bestenganako errespetoa aipatu.

 Buruzagia: Gure aberrixa berriz zapalduko ez dozunan hitza emon doskutzun bezela, gu geuk pe, gure herrixan izaeria eta nortasuna defenditzen dogun bezelaxe, zeuona be eztogula zapalduko zin eitten dotsut.

Adierazgarriak dira herria, aberria, izaera eta nortasuna, zapalketarik ez, askatasun egarrixa…

Alardearen bukaeran, berriz,  Gora Antzuola, Gora Euskal Herri esaten da eta honek laburbiltzen du herri nortasuna, sentimendua eta harrotasuna: herri eta Herri.

 
INDEPENDENTZIA AGIRIA (1629/12/12)