IPARRAGIRREREN BERTSOAK ANTZUOLAKO HERRIARI
Ospetsuak dira Antzuolako alardeari, eta bereziki banderari,
Iparragirrek egindako bertsoak. Badirudi une hartako Antzuolako alkateak
eskatuta idatzi zituela, izan ere Iparragirrek hainbat enkargu ere onartzen
zituen erromeria eta udako ferietatik.
Bertsioak bertsio, Antzuolako batzarrari
zuzendutako bertso hauek Arturo kanpioni bidali zizkion Iparragirrek Eskoriatzatik
1878ko abuztuaren 11n. Eta bostak eman zituen Kanpionek “Revista Euskara” (I
alea, 203-205 orrietan) delakoan, 1878an. Antzinako grafia errespetatuta,
horrelakoak dira bertso haiek:
MAIRUEN BANDERA
(I)
Nafarrac Don Garcia
Erregue zutela
Odolez estali zan
Ichuski Junquera!
Africanoac orruz
Legoiak becela…
Cioten cristau bicirik
Utzico ez zutela
(II)
Baña Euscaldunac
Cioten fedeagati
Danoc illgo guera.
Jo!... jo!... eta ez eman
Pauso bat atzera
Gureganatu arte
Moroen bandera.
(III)
Mutillac! ara nun dan
Illargui erdia;
Arrapatu dezagun
Naiz galdu bicia.
Ara hemen banderá…
¡Viva Euscal-Erria!
Eta Antzuolarentzat
Onra eta gloria.
(IV)
Erran adiskideac
Orduan becela:
Nafarrakin gaur ere
Anayac guerala:
Bat da gure izarra…
Bat gure bandera…
Itz santu bat bacarra,
Euscaldunac guera.
Bertso hauei atxikita,
badoa beste seigarren bat, ez daukana aurrekoekin loturarik, baina
garrantzitsua dena adierazteko garai hartan kantari honek bizi zuen egoera
animikoa edo emozionala zein zen Izan ere, Argentinan zegoela euskal foruak
kendu zituzten 1876an, eta horren etsipenarekin-edo desiatzen zegoen Euskal
Herrira bueltatzeko. Anjelak ere, bere emazteak, zera esaten zuen une hartako
egoerari buruz:
“Como loco se volvió. Se pasaba los días llorando
de rabia y tenía un humor de todos los demontres”
Horrela, hainbat jenderen
laguntzarekin, 1877an bueltatu zen Jose Mari Iparragirre Euskal Herrira. Baina
hasieran batak eta besteak egindako ongietorriak eta omenaldiak ez zituen Iparragirre asetu, eta hori da bere ama zeneko
Txapartegi baserritik, Gabiriatik alegia, adierazi nahi diguna bertso honetan:
(V)
Escribicez mesede eguiten
banazu
Gaviriara carta, bial
bear dezu.
An baserri batean, beti
triste nazu,
Buruan dituala milla
pensamentu.
Iparragirrek idatzitako bertsoak ugariak izan baziren ere,
foruak eta Euskal Herrira dira batez ere gehienetan antzeman daitezkeen
sentimenduak; eta baita Antzuolarako idatzikoetan ere. Foru zaletasun hori
adierazteko adibidez, nork ez ditu bertso hauek ezagutzen:
“Fueristak gera, eta
izango
Mundua mundu den artean,
Sentimentu
hau bizirik dago
Betiko
Euskalerrian”.
Idazkera aldetik bertsio ezberdinak dauden bezala, edukieran aldetik
ere aldaketa batzuk somatzen dira bertsio batetik bestera.
Bigarren bertsio bat, bada, Antzuolako Udalak ustez Iparragirrek
emandako bertsoak aintzat hartuta, Bergarako moldiztegian edo inprentan kaleratutako
kopia bat da. 1905ean kaleratu zen dokumentu hau eta horrela dio:
(I)
Nafarrac Don Garcia
Erregue zutela
Odolez estali zan
Ichuski Junquera!
Africanoac orruz
Legoiak becela…
Cioten cristau bicirik
Utzico ez zutela
(II)
Baña Euscaldunac
Laurac bat aurrera…
Cioten fedeagati
Danoc illgo guera.
Jo!... jo!... eta ez eman
Pauso bat atzera
Gureganatu arte
Moroen bandera.
(III)
Mutillac! ara nun dan
Illargui erdia;
Arrapatu dezagun
Naiz galdu bicia.
Ara hemen banderá…
¡Viva Euscal-Erria!
Eta Antzuolarentzat
Onra eta gloria. Iparragirreren hilobia Urretxun
Iparraguirre jaunac ditu berso onec gure banderari
atariac, orain ogueita sei urte
Anzuolan 20 Abostoan 1905
Bertsio biak konparatzen badira, nabaria da
Antzuolan 1905ean kaleratzen diren bertsoetan “esku sartze” bat egon zela, eta
norbaitek une hartarako egokiagoagoa zen beste bertsio bat kaleratu zuela.
Agian aldaketa nabarmena “Laurac bat” delako leloaren desagerpena izan daiteke.
Baina, badago, dena den, hutsune nabarmenagoa, laugarren bertsoa ez dela
Antzuolako Udalak kaleratutako bertsioan azaltzen:
(IV)
Erran adiskideac
Orduan becela:
Nafarrakin gaur ere
Anayac guerala:
Bat da gure izarra…
Bat gure bandera…
Itz santu bat bacarra,
Euscaldunac guera.
Hemen ere, bada, “Laurac bat”, “Nafarroa”,
“Anayac guerala”,… eta euskaldunon batasunarekin loturiko beste ideia batzuk
nahita edo nahi gabe ezkutatu ziren.
Aipatu dugu Iparragirreren saminaren
eragilerik nagusiena euskal foruak desagertu zirenean eman zela. Hori izan zela
Euskal Herrira bueltatzeko arrazoi nagusia. Baina ez ze bakarra izan. “Ley
Paccionada” (1841) geroztik Nafarroak bere status politiko berezia galduz,
foruek emandako alegia, Espainiako beste probintzien maila hartzen du. Aldi
berean antzematen du galtze horrek euskal probintzien arteko anaitasuna apurtu
egiten duela. Hori dela eta, 1878ko ekainaren 28an, “Nafarroako Alkarkidari”
izeneko bertsoak idatzi zituen, eta, nola ez, Nafarroarekin euskaldunok izan
beharreko loturak aldarrikatzen zituen. Bertso bat badago gainera, Antzuolan
abesten denarekin lotura handiak dituenak:
“NAFARROAKO
ALKARKIDARI”
Zorioneko batasunean
Nafarrak, gure anayac,
Bizi dirade lege onean
Gaur guztiz gizon ernayac,
Guregatik on, errango badu
Etorkizunak kondairak,
Laurak bat beti!... maite alcartu
Izan Euskaldun leyalak”.
Hemen ere “Laurak bat”, “Nafarrak gure
anayac”,… ideiak errepikatzen dira, eta sentimendu honek, nola ez, “Mairuaren
Bandera”n adierazten dira.
Iparragirrek idatzitako bertsoak alardean
abesten dira, kapitainak diskurtsoa botatzen duen etenalditxo batean. Esan
beharra dago, hala ere, bertso hauek ez direla betidanik abestu, baizik eta
1976an hasi zirela abesten, une hartan parrokiako koruko abesbatzarekin eta
Simon Artolazabal organistaren zuzendaritzapean.
Dena dela, badugu beste egokitzapen bat (edo
beste bertsio bat, nahi bada esan) eta da orain alardean abesten diren
bertsoak. Hemen, berriz, Iparragirrerena ez den beste bertso berri bat txertatzen
zaigulako:
(IV)
San Juan Uzarragako
seme txit argiak
ziran Balde-junqueran
irabazliak:
batzar etxean dauden
illargi erdiak
dira Antzuolarentzat
txit onragarriak
Bertso berri honen egilea ez dakigu arren,
1976an alardean dagoeneko abesten da. Egileak egile, hauek dira urtero herriko
abesbatzak abesten dituen bertsoak:
(I)
Nafarrak On Garcia
errege zutela,
odolez estali zan
bai Balde-junkera:
afrikanoak, orruz
legoiak bezala,
zioten kristau bizirik
utzi bear ez zela.
(II)
Baiña euskaldunak,
Laurak bat aurrera!
zioten: fedeagatik
danok hilgo gara
jo!... jo eta ez eman
pauso bat atzera…
gurea izan arte
mairuen bandera.
(III)
Mutillak, ara non dan
illargi erdia;
arrapatu dezagun
naiz galdu bizia;
emen degu bandera,
upa Euskal-erria!
eta Anzuolarentzat
onra eta gloria.
(IV)
San Juan Uzarragako
seme txit argiak
ziran Balde-junqueran
irabazliak:
batzar etxean dauden
illargi erdiak
dira Antzuolarentzat
txit onragarriak
(V)
Esan, adiskideak,
orduan bezala,
Nafarroakin gaur ere
anaiak gerala;
bat da gure izarra,
bat gure bandera:
esan beti Laurak-bat
izan nahi dugula.
Jatorriz, bertso hauek ez dute inongo doinurik edo
musikarik; bertso soilak besterik ez dira. 1978an, ordea, armoniaren bat
jartzea erabaki zen bertso hauek alardean abesteko. Armonia, Miguel Gonzalez Bastidak Musika bandako zuzendaria zenak jarri zion, eta hori egiteko Iparragirrenak
diren beste bertso batzuek “Gora Euskara” zeramaten musikaz baliatu zen.
Iturria:
Iñigo Ramirez de Okariz (2005). Antzuolako Alardea eta Mairuaren JAialdia. (Kaleratu gabeko lana).
Hola! I love Antzuola! My husband's ancestors (the Espeleta Family) are fro there. We travelled to Antzuola back in 2009, but could not find any historians available to talk to us. Is it possible to email you?
ResponderEliminar