domingo, 15 de diciembre de 2013

ALARDEA ZAHARBERRITZAREN "PRAKTIKA ONAK"


Antzuolako Alardearen zaharberritze eta egokitze prozesuari buruz asko idatzi da, eta gaur esan genezake "Parktika On" bezala hartzen dela antropologi zientzia eremuan. Alegia, nola egokitu antzinako tradizioa gaurko gizartearen pentsamoldera.

 
 ALARDEA 1980. HAMARKADAN
 












ALARDEA ZAHARBERRITUA, GAUR

Uste dut komeni zaigula denoi ondoren datorren artikulua egin zen prozesuaz hausnartzeko eta etorkizunari ikuspegi eraikitzaileaz begiratzeko.


Eusko Ikaskuntza:



miércoles, 11 de diciembre de 2013

ALARDEA ETA ANTZUOLAKO INDEPENDENTZIA





Garai batean, Antzuolako mutilak Bergarara joaten ziren armak erakustera, Antzuola oraindik ez zelako, juridikoki, herri bat (ez zen herri bezala esistitzen). Ailegatu zen momentu bat (1536. urtea) ez zutela joan nahi eta ez joateko baimena lortu ere eta badirudi orduan Antzuolan egiten zutela arma erakustaldia, herri izera eta antzuolar  izatea aldarrikatu nahian.  Hala eta guztiz ere Bergarakoa izaten jarraitu zuen juridikoki 1629. arte. Urte horretan, Felipe IV-ak eman zion herri-gutuna 5000 dukat ordaindu eta gero. Ordaintze hau esplikatzen da, orduko Espainiako erregeek diru barik omen zeudelako Ameriketarako bidaia kolonialistetan  dirutza gastatu zutelako, beraz diru truke herri izaera eman zioten herri askori, besteak beste, Antzuolari.

Beste alde batetik, komunitate batek demostratu beharra zeukan jatorri noblea edo heroikoa zuela besteen aurrean herri izateko “kategoria” demostratzeko, eta uste da horrela “asmatu” zutela Baldejunkerako garaipena (historikoa ez dena) antzuolarren laguntzari esker gertatu zela.

Alardean armak sutzea ez da zentzu belikoan ulertu behar, ohorezko salba edo sutze moduan, Antzuolan herri izaera lortzearen harrotasuna, komunitate propioa osatzen dugula goraipatu nahi da eta plaza publikoan egiten da urtero baieztapen hori. Beraz, autoafirmazio errito edo sinbolo bat da. Horrela azaltzen da diskurtsoaren parrafo baten.

“...Goguan izan, ba, gogoz eta bihotzez ospatzen dabela urteurren hau Antzuolako herrixak, bai Valdejunkerako oroitzapenak goraipatzeko eta baitta Antzuolako herri nortasuna eta independentzia be baieztatzeko. ...”

Komunitate izate  hori ere zentzu zabalagoan hartu daiteke, diskurtsoan bertan  jarraitzen du esaten.

“Goguan izan baitta, aberrixa eta siñismenaren maittasunak eta betidaniko askatasun egarrixak bultzatu eta eragin zittuala gure herrittarrak burrukaldi hortan parte hartzera. Gero be milla aldiz bultzatu eta eragin gaittuen bezelaxe. Guk pe, etsaixa gertuan sumatzen dogunian, burrukiari aurre egin behar jaula gogoratzen dosku gertakari honek.”


Mairuarekin duen elkarrizketan, berriz, “gurea”ren defentsa egiten da eta bestenganako errespetoa aipatu.

 Buruzagia: Gure aberrixa berriz zapalduko ez dozunan hitza emon doskutzun bezela, gu geuk pe, gure herrixan izaeria eta nortasuna defenditzen dogun bezelaxe, zeuona be eztogula zapalduko zin eitten dotsut.

Adierazgarriak dira herria, aberria, izaera eta nortasuna, zapalketarik ez, askatasun egarrixa…

Alardearen bukaeran, berriz,  Gora Antzuola, Gora Euskal Herri esaten da eta honek laburbiltzen du herri nortasuna, sentimendua eta harrotasuna: herri eta Herri.

 
INDEPENDENTZIA AGIRIA (1629/12/12)

sábado, 13 de julio de 2013

ALARDEKO BURUHANDIAK

Halaxe da, uztailaren 12an ongi etorria eman zitzaien buruhandi berriei. 
Mairuaren Alardearen Elkarteak eta Antzuolako Udalak elkar lanean gauzatu zen proiektu hau. Helburua buruhandiekin jai egunak alaiagoa ere izateko sortu baziren ere, Antzuolako Alardeak herritarren artean kontzientzia piztu eta sustatzea ere bazen atzoko ekitaldiaren helburua.

 Herrikoa den Iñaki Matak egin du artisautza lan eder hau, eta inaugurazioko argazkietan ikusten den bezala jendaurrean azaldu zuen nola egin zituen buruhandiak.

  Iñaki Mata, egileak, plaza jendetsu aurrean azalpenak ematen.
 Ondoren kalejira polita egin zen herriko txistulariekin plaza eta Kalebarren artean.

Aipatu den bezala, Alardea urteko ekitaldi soila baino gehiago dela adierazi ere nahi da ekintza honekin, batik bat garai hauetan herriko kulturak bizi duen krisi unea hain adierazgarria denean.


 


 
Argazki/irudi gehiago:

jueves, 10 de enero de 2013

1943ko IRAILAREN 13ko NO-DO eta BALDEJUNKERAKO BORROKA

Antzuolako Alardearen inguruan dauzkagun lehendabiziko argazkiak txuri beltzezkoak dira. Esku artean une honetan dauzkagun koloretako argazki zaharrenak, berriz, 60. hamarkadakoak izan litezke.

Baina guztien artean bitxiena 1943ko irailaren 13ko `NO-DO´ak kaleratutako Baldejunkerako borrokaldiaren, edo Alardearen, filmazioa da. Filmoteca Españolak `NO-DO´ak (1943-1981) webean argitaratzen hasi dira, eta hemen duzue Alardearena:   



Argazki honetan, ustez NO-DO a grabatzen ari den kamara ikus daiteke aurrez aurre. Beraz, argazkia 1943ko abuztukoa izan daiteke. Urte hartako alarde burua Inozenzio Jauregi izan zen.


Esan bezala, koloretako lehendabiziko argazkiak hauexek dira. 1960. hamarkadakoak izan litezkeenak. Alarde burua Juan Irizar zen, orduan. Honatx esku artean dauzkagun argazkiak:




Txistulari eta danbor joleak. Eskumatik hasita: Pedro Igarza, Eloy Igarza (semea) eta Shanti Solagaiztoa


Alarde burua, Juan Irizar.