sábado, 6 de octubre de 2012


MAIRUAREN ALARDEA ETA BERE IRUDIA ARMARRIAN

Antzuolako Herriko Plaza, urtero Alardea egiteko kokagunea

 Euskal Herriko Alarde folklorikoen jatorrian foru miliziak zeudelako teoria hedatua dagoen arren, baita Antzuolan ere, berez egitura eta osagaiak -eta alarde izena bera- Antzinako Erregimeneko beste prozesio eta desfiletan ere aurkitzen ziren, besteak beste, garaipen militarren ospakizunetan. Antzuolakoa da haietako bat. Ez dago historikoki frogatua antzuolarrek parte hartu zutenik Junkadiako borrokan, nahiz eta hala dioen 1745eko idazkiak, armarriaren -eta banderaren- jatorria azaltzen duenak. Tipologiaz Austriarren garaiko bandera mairuei kendutakoa zela sinestea ez da harrigarri, orduko ideologian. Azalpen horietatik ere ondorioztatu omen zen armarriko errege kateatua mairua zela.

Antzuolako udaletxean dagoen armarria. Goian, ezker aldean, kateaz lotutako erregea dago.


Rosa Aierbe historialari eta heraldikan adituak adierazten du Nobiliario de la Provincia de Guipuzcoa liburuaren eta 1745eko azalpenaren arteko lotura, armarrian errege kateatuarena argitzen duena: XVI.ean, Gipuzkoako armarrian erregea kateaturik agertu zen bolada batez (Aragoikoa, gipuzkoarrek preso hartuta). Ikonografia hark segidarik ez izan arren, hartan oinarritu zen Antzuolako armarria. Baina ez dago argi zer dela eta Antzuolan interpretatu zen errege mairua zela, 1745eko azalpenak ez baitzuen iradokitzen ere antzuolarrek parte hartu omen zuten borrokan inor preso hartu zutenik. XVI-XVIII. mendeen artean euskal folklorean dokumentaturiko kristau eta mairuen arteko jaietan oinarritu eta armarriarekin nahasi, ote? Edota borrokaren herri-tradizioa XIX.eko gerra kolonialen ondorioz mairuarekiko etsaigoaz sorturiko antzezpenetako batekin nahasita? Dokumentazioari jarraiki, ez dago jaiaren jatorria eta lehendabiziko bilakabidea argitzerik. 


Iturria:


Biografia:
  • AYERBE IRIBAR, Mª Rosa. Sobre el REY ENCADENADO del escudo de Antzuola. Andoain: argitaragabea, 2011.
  • AYERBE IRIBAR, Mª Rosa.Cuestiones de heráldica guipuzcoana: sobre "el Rey envadenado" del escudo de Antzuola, y la autoría de la presa de los cañones de Velate (1512). Separata. RSBAP-Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Boletin, LXVII-2011:1-2. Donostia. (Irakurri behean artikulu hau).
  • BULLEN, Margaret; KEREXETA, Xabier. Antzuolako Alardearen lehena, oraina eta geroa. Antzuola: Eusko Ikaskuntza (argitaragabea), 2007.
  • ESPARZA, ANDONI. Cañones de Gipuzkoa. In:  http://ifc.dpz.es/recursos/publicaciones/29/55/09esparza.pdf. 2009.
  • RAMIREZ TELLERIA, Iñigo. Antzuolako Alardea: Mairuaren Jaialdia. Antzuola: Antzuolako Udala, 1990.
Alardea ere herri ospakizuna da:












No hay comentarios:

Publicar un comentario