1. Ospakizun
tradizionala eta propioa da, Antzuolan bakarrik egiten dena,
belaunadiz-belaunaldi transmititu dena.
2. Herri
nortasuna adierazteko erritoa da.
3. Herri
identitatearen ezaugarri bat.4. Herritarren partaidetzaren bitartez plazaratzen dena.
5. Gipuzkoako
Kultura Ondareari egiten dion ekarpen aberatsa ezaugarri duena.
6. Ospakizun singularra da eta ezaugarri propioak dituenez, beste Alardeetatik bereizten da:
6. Ospakizun singularra da eta ezaugarri propioak dituenez, beste Alardeetatik bereizten da:
6.1. Ospakizun zibila da, euskal tradizioan hain ohikoak
diren elementu erlijiosorik gabekoa, honek propiotasun bat eransten dio, gaur
egungo gizarte laikoarekin bat eginez.
6.2. Mairuaren pertsonaia agertzen den beste jaiekin
alderatuz, honetan ez dago bereganako ezarpen erlijiosorik.
Mairua, lehen
7. Alardearen jaiaren baitan osagarri asko integratzen
dira: herrian zehar egiten den desfilea
eta Plazako ekitaldia, kultur adierazpen ugari erakutsiz: musika (umeen eta helduen abesbatza, txistulariak,
mairuaren musika taldea, dultzaineroak metal boskotea...), diskurtsoa, kanoi
eta fusilen deskargak, dantzak...
8. Garaian garaira egokitzeko ahalmena.
Mairuaren
Alardea XIX. mendearen amaieratik hona ospatzen da. Denbora horretan, hainbat aldaketa izan ditu,
eta garaian garaiko aldaketetara egokitzen jakin izan du: esaterako, mairuari
durbantea kentzeko eta zapaltzeko agindua kendu zen; aurrez diskurtsoa gazteleraz
bazen ere, 1980an euskaratu egin zen; arropa eta jantziak ere aldatu dira;
emakumeak sartu dira... hala ere, aldaketarik handienak eta nabarmenenak
2009koak izan dira. Beraz, beti
izan dira aldaketak garai bakoitzean egokitzat jotzen ziren balioetara
egokitzeko.
9. Herri baten kultura adierazpenak inoiz ez dira
estatikoak eta aldaezinak izaten, garaian garaiko herritarren izaera eta
borondatearekin batera joaten dira eboluzionatzen, berrizten eta aberasten, eta
horregatik lortzen du herri batek bere kultura belaunaldiz belaunaldi
transmititzea (gazteenei, batez ere) eta mendez mende iraunaraztea.
Mairua, orain
10. Ospakizun osoa euskaraz egiten da.
Batetik, antzezpena bera: buruzagiaren diskurtsoa, Mairuaren hitzak (euskara-arabieraz), abesten diren letrak, kapitainak gudariei ematen dizkien aginduak. Alardearen antzezpenean egin den beste aldaketa edo egokitzapenetako bat, bertako euskalkia erabiltzearena izan da. Hala, azken urteotan, Antzuolako konpiniako buruzagiak bere diskurtsoan Antzuolako hizkera erabiltzen du. Bestetik, herritarrei, bisitariei zein kazetariei helarazitako testu idatziak eta, oro har, alardearen inguruko ohar eta komunikazio guztiak euskaraz dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario