viernes, 28 de septiembre de 2012



MAIRUAREN ALARDEA

Antzuolar komunitatearen urteroko ohiko autoafirmazio errito nagusia da Alardea, Antzuolaren historian eta nortasunaren ezaugarrietan oinarrituta dagoena.

Mairuaren Alardeak balio historiko eta folkloriko handia du, Euskal Herriko Kultura Ondarea ikaragarri aberasten duena.

Mairua, desfilea, kanoiak, eskopeteroak, dantzariak, Iparragirreren bertsoak, musika, herriko bandera, bolbora usaina… dena nahasten da uztailero Mairuaren alardearen jaialdian.




Antzuolako banderak, Alardean ere erabiltzen direnak

Zer da Alardea?

Alarde hitza arabiarra dugu jatorriz, eta erdal definiziora joz, arma-ikuskatzea adierazi nahi du; izan ere, herritarrek osatzen zituzten indar edo tropa, eta berauen armamentuarekin ikustaldia izendatzeko erabiltzen zen. Alardeek Euskal Herrian duten esanahiaz hobeto jabetzeko lurraldeko antolamendu militarretik abiatu behar da. Euskal Herriak bere antolamendu militar propioa baitzuen. Serapio Mujikak zehazkiago esaten digun bezala,

“ se organizan las milicias según fuero y costumbre, y con sujeción al método peculiar con que Guipúzcoa, desde tiempo inmemorial, disponía sus armamentos. En caso de invasión, toda la Provincia se hallaba obligada a salir a defender su territorio. Para ello se alistaban personalmente todos los guipuzcoanos -de edad de diez y ocho años hasta sesenta- debajo de la bandera del pueblo, y se hallaban organizados militarmente y provistos de armas. Todos los pueblos tenían a ese efecto en sus respectivas casas consistoriales cierto número de armas de fuego y blancas, pífanos, tambores y demás enseres necesarios para la guerra, y hacían en épocas de terminadas los alardes, muestra de armas y revista de la gente”.

Alardea Antzuolan egiteko erabakia

Beste herri bateko jurisdikzioaren menpe zeuden herriak jurisdikziodun herrietara joan behar izaten ziren alardeak egitera. Antzuolaren kasuan Bergarara. Menpekotasun honek herri bien arteko tirabira ugari sortu zuen. 1536an gertatu zena izan zen ezagutzen dugun lehena. Urte honetan Batzarre Nagusiak jende eta armen alardea egin zein agindu zuen Batzarre Nagusiak. Indarrean zegoen jurisprudentzia barruan sartzen zenez, Bergararako alkateak bere herrian egin nahi zuen. Antzuolarrek Bergarara alardea egitea joateari ezezkoa eman zion. Arazoa konpontzeko Valladoliden zegoen Auzitegi Gorenera –“Chancilleria”ra- jo zuten. Honek antzuolarrei erantzunez, 1539ko urtarrilaren 28an hau deklaratu zeun: antzuolarrek hagan sus alardes en la plaza del dicho Anzuola”. Agindu hau 1597ko abuztuaren 16ko Errege-agiriarekin osatua geratu zen.

Esandako auzian, zeintzuk izan ziren bada antzuolarrek jarri zituzten aitzakiak alardeak Bergaran ez egiteko?

1.     Agindua berandu ematea eta legezko bideak errespetatu ez izatea:
“No se abian dado a pedimiento de parte bastante en tienpo ni en forma”.

2.     Errege aginduen kontra joatea, izan ere agindu hauek alardea egitea behartzen zituen:
“en los luigares do bibian e moraban los que los abian de hazer”.

3.     Jende, arma eta jantziek jasotzen zituzten kalteak:
“Mas de una legua de camino muy fragoso y peligroso a las veces con aguas y nieves y lodos, y otras veces con calores”.

4.     Alarde hauek familietan sortarazten zitzuten gastuak:
“Fuera de sus casas a comer y a cenar, y a jugar y hazer otros ecesos”.

5.     Garai hartan zeuden bandoen arteko borrokei izandako beldurra:
“Se solían lavantar muchas cuestiones, ruidos y escándalos, muertes y heridas de hombres especialmente en la dicha tierra de Vergara, muy apasionada en parcialidades y parentelas”.

6.     Bergara eta Antzuolaren arteko aspaldiko tirabirak:
“Los muy grandes e importantes pleitos que había entre las dos partes”.

Bergatarrak “moskeatu” ziren antzuolarren jarrerarengatik, eta “ que hera hablar de no jente de montaña” esan zuten. Are gehiago, errebelamendu eta sediziotzat hartu zuten antzuolarren ezezko jarrera, eta errudunentzat desterrua eta isunak eskatu zituzten.

Une hartako iskanbila honetan, parte hartu zuten como personas más culpadas izan ziren: Juan Martinez de Albisua, Migel Perez de Irala, Migel de Loiola, Martin Joan de Zumeta. Dena dela, nahiz eta hauek buru bezala azaldu, herritar gehiengoak hartu zuen ezezko honetan parte:

“Joan de Amilleta, Martin de Yñurrigarro, Martin de Glardi, Martin de Herauça, Pedro de Ariçaga, Joan de Yrastorça, Joan de Arrelus, Joan de Ygueribar, Joan de Liçarriturri, Joan de Loyola, Miguel de Gorosabel, Pero Lopez de Yriarte, Andres de Ayçaga, Pedro de Veyztegi, Juan de Ayçaga, Martin de Yñurrigarro, Mateo de Alaba, Juan Garçia de  Recalde, Pedro de Yrastorça, Diego de Madariaga, Pedro de Segura, San Juan de Otalora, Pedro su hierno, Juan Perez de Equzquiça, Pedro de Yñurrigarro, Pedro de Ayçaga, Pedro de Yçaguirre, Pedro de Liçarriturri, Christobal de Aguiara, Martin Lopez de Herçilla, Pedro de Aguirre, Pedro de Aranguren, Miguel de Çumeta, Pedro de Udala, Christobal de Aranburu, Pedro de Iriarte de suso, Martin de Yrala, Martin de Serayz, Joan de Ygueribar, Miguel de Yñarra”.

Masa kritiko honen aurrean, eta Antzuolak bere independentzia lortzeko lehen saiakera izanik, erabaki hau hartu zuen Valladolideko Epaitegi Gorenak 1539ko urtarrilaren 28an:

“Debemos mandar e mandamos que cuando se hubiere de hacer alarde en la vila de Vergara y en la universidad de Anzuola, que los parroquianos de Anzuola hagan su alarde en la plaza de la dicha universidad. Y mandamos que el alcalde de la villa de Vergara y un escribano vayan a ver, hacer e tomar dicho alarde”.

Aipatu behar da agindu hau 1597ko abuztuaren 16ko beste Errege-agiriarekin osatuta geratu zela.

 

Alardea, 1915. urtea

Independentzia Eguna eta Alardea

XVII, mendeko lehenengo urteetan gure herriak Bergaratik kanpo geratzeko izugarrizko gogoa agertzen zuen. Hala ere, gogo hau ez zen bapatean eman zena, baizik eta XVI. mendean ere adieraziko zena, batez ere 1536tik aurrera, orduan antzuolarrok ezezkoa eman ziotelako alardeak Bergaran egiteari. Arrazoi nagusienetakoa:. “Los muy grandes e importantes pleitos que había entre las dos partes”.

Beraz, desadostasunak lehendik ere bazetozen.

Independentzia lortzeko garaia XVII. mendean iritsi zitzaion Antzuolari. Eta horren “errudunetako” bat garai hartako Felipe IV (1605-1665) izeneko erregea izan zen. Espainiak eta bere monarkiak une hartan bizi zuen gainbeheraren lekukoa izan zen, eta bere erregetzaren hasiera-haseratik Indiatik (Ameriketatik) zetozen metal preziatuen jaitsiera nabarmena jasan behar izan zuen. Honi gehituz, han eta hemen zeuden gerrak ugariak zirela, egoera horrek ekarri zuen hain ezaguna dugun XVII. mendeko krisialdia Espainiara. Ez da, dena den, Espainian bakarrik igarriko den krisiladia, Europa osoan eragile ezberdinengatik beherakada ere nabaritu izan zelako.

Baina ez zen Felipe IV.aren politika izango krisialdi honen erredun bakarra; izan ere bere aurretik egondako erregeek izandako politikaren ondorioa besterik ez zelako. Itzelezkoa izan zen bai Felipe II.ak eta baita Felipe III.ak jasandako presio fiskala, baina ezin dena ukatu da Felipe IV.ak aurretik jasandakoak gainditu zituela, eta egoera ekonomikoa benetan katastrofikoa bihurtu zen. Egoera honi aurre egiteko, hartutako neurriak ugariak izan baziren ere, hartutakoetatik bat zera izan zen:

“No sólo se vendían cargos; se vendían mercedes y gracias de toda suerte; se vendían permisos para que las aldeas se emanciparan de sus villas, y con frecuencia se entablaron pujas desesperadas, en las que se transparentan los rencores locales, y los lugares se endeudaban por años y siglos, unos para escapar a la opresión de la cabeza del término, otros para conservar el dominio sobre los que consideraban sus vasallos”.


 

Alardea Kalegoin, 1940. urte inguruan

 
  
Alardea eta Mairua, 1942. urtean

Beraz, Espainiako monarkia kanpaina inperialistetan buru-belarri sartua zelarik XVI. mendetik, horrek hurrengo urte eta mendeetan itzelezko diru zorrak sortaraziko dizkio, hauek gainditzeko makina bat bide, neurri eta trikimailu hartu beharko zutelarik erregeek zor horiek ordaintzen joateko, besteak beste independentzia lortu nahi zuten auzoei herri izateko eskubideak salduz diru kopuru baten truke. Halaxe, 1614ean kortetik bidalitako eskutitz batean, erregeak agindu zion korregidoreari azter dezala ze eratako kalteak ekarriko ote zituen herriak zatitzea, horren truke erregeari laguntza bat eskainiz. Gai hau nahiko konplexua izanik, 1615ean Bidanian elkartutako Gipuzkoako batzarrak ere erabaki zuen neutrala mantentzea arazo honen inguruan, eta erabaki hau jakin orduko adibidez Tolosa, Segura eta Ordiziako herrien etena eta herri berrien sorrera eman ziren, ondoren beste toki batzuetara zabalduz fenomeno hau. Adibidez, Legazpik 1614ean lortu zuen Segurarengandik independentzia. Beasainek, berriz, 1615. urtean Ordiziarengandik. Urte berean, Ordiziarengaik ere, baita Ataunek ere…


GIPUZKOAKO HAINBAT HERRIREN SORRERA XVII. MENDEAN ZEHAR
Felipe III.a
1614 eta 1615. urteen artean lortu zuten herri izaera: Albatzisketa, Alegia, Altzaga, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Ataun, Baliarrain, Beasain, Berastegi, Elduaien, Ikaztegieta, Legorreta, Mutiloa, Orendian, Ormaiztegi, Urnieta, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil…
Felipe IV.a
1629 eta 1661. urteen artean lortu zuten herri izaera: Aretxabaleta, Eskoriatza, Gabiria, Zumarraga,… Antzuola.


Horrela ere lortu zuen Antzuolak Bergararengandik independentzia 1629ko abenduaren 12an, aurretik ere erregeari diruz donatibo edota zerbitzu bat eskainiz:

“Y  porque para las ocasiones de guerra que de presente sen os ofreçen en Italia y otras partes haveis ofreçido servirme con veinte y çinco ducados en plata doble por cada vezino de los de la dicha universidad y caserias, y demas de esto con quinientos ducados por una vez pagados a çiertos plaços, havemos tenido por bien por la presente de nuestro propio motu çierta çiençia y poderio rreal absoluto de que en esta parte queremos usar y usamos como rey y señor natural no rreconoçiente superior en lo temporal: sacamos, libramos y exsimimos a vos la dicha universidad de Ançuola de la villa y jurisdiçion de Vergara”.

Dena den, ba omen zeuden beste datu objektiboagoak ere Antzuolak independentzia lortzeko, eta horrelaxe adierazten dira Antzuolako herri eskutitzan:

“Nos ha sido hecho rrelaçion que la dicha universidad tiene çiento y setenta vezinos (850 bizilagun bat) poco mas o menos y esta distante de la dicha villa (de Vergara) una legua de mal camino por lo qual y por no poder acudir las justiçias con la presteça que rrequieren los casos sean cometido delitos graves y se pueden temer que se cometeran por la seguridad y confiança que se prometeran los delinquentes de escarparse de las manos de la justiçia estando tan lejos… Demas de que los alcaldes ordinarios de la dicha villa (de Vergara) por emulaçiones e intereses particulares hazen biolençias y oprisiones…”

Baina badaude beste arrazoi batzuk, justizia banaketarekin edo funtzio publikoaren erabilera okerrarekin zer ikusi ez dutenak, eta dira Antzuolak komunitate bezala betidanik izan zuen garrantziarengatik:

“Porque antes que se uniese la dicha universidad a la dicha villa de Vergara, y aun antes que ella tubiese privilegios de villa, teniades anteiglesia y hera comunidad de por si y mayor vezindad que agora con distintos terminos”.

Izan ere, Esteban de Garibaik arrasatear eta kronista ospetsuak ere, zera esaten omen zuen Antzuolari buruz XVI. mendean: “Anzuola por sus caserias y gente bien podia ser villa”. Beraz, Garibairi ere, normala irudituko zitzaion Antzuola herri izatea.

Guzti hau aintzat harturik, bada, zera erabaki zuen Felipe IV erregeak:

“Suplicamos que teniendo consideraçion desto fueremos servidor de exsimir, librar y sacar la dicha universidad de Ançuola con sus caserias de la jurisdiçion de la dicha villa de Vergara haçiendo la dicha universidad villa por si y sobre si o como la nuestra merçed fuese”.

Antzuolak, dena den, ez zuen herri eskutitza edo erregearen erabaki eskutitza soilik lortu, baizik aldi berean herri guztiei zegokien arma-ziurtagiria ere. Ziurtagiri honen egilea Miguel Salazar –Felipe IV.aren ohorezko kapeilaua- eta Juan Mendoza –erregearen kronista- izan ziren. Aipatu behar da, baita ere, arma-ziurtagiri hori –eta dokumentuan bertan dagoen armarriaren irudia- erabili izan zela, beranduago,  1745ean, gaur egun Antzuolako udaletxearen fatxadan dagoen armarria egiteko.

Baina arma-ziurtagiri hau ere garrantzitsua bada da bertan antzuolarren konpainia, Baldejunkera, banderak, mairuak,… etabarren mitoa (izan ere akats historiko dezente ditu) azaltzen delako. Beraz, esan genezake, mairuaren eta Baldejunkerako borrokaldiaren jatorrizko testua, eta ondoren herrian ohitura izatera bihurtuko dena, XVII. mendekoa dela. Eta, zehatzago esanda, Antzuolak 1629an lortutako independentziaren testuingurupean sortutakoa dela.

Euskal Foruak galduta, insumisioa

Antolamendu militar honen euskarria foruak zirelarik, 1876ko uztailean hartako erabakiek mendeetan zehar euskaldunoi zetozkigun ordenamenduak porrot egin zuen, aipatutako urte eta hilabete hartan deuseztatu baitzituzten euskal foruak, eta antolamendu militarrari dagokionez hau inposatu zen:

“Los deberes que la constitución política ha impuesto siempre a todos los españoles de acudir al servicio de las armas cuando la ley los llama y de contribuir, en proporción a sus haberes, a los gastos del estado, se extenderán, como los derechos constitucionales se extienden a todos los habitantes de las provincias de Vizcaya, Guipúzcoa y Alava del mismo modo  que a los de las demas de la nación”.

Beraz, une hartatik aurrera duela gutxiraino belaunaldi askorentzat hain ezaguna izan den soldaduzka egiteko “quinta” -eta kintoak-  ezarri zen baita Euskal Herrian ere, nahiz eta Nafarroan ezarpen hau zertxobait lehenago izan, 1841ean hain zuzen ere:

“Por virtud de lo dispuesto en el artículo anterior, las tres provincias referidas quedan obligadas desde la publicación de esta Ley, a presentar, en los casos de quintas o reemplazos ordinarios y extraordinarios del ejército, el cupo de hombres que le corresponden, con arreglo a las leyes” (Alfontso XIIak, 1876ko uztailaren 21ean emandako lege agindua).

Agindu hau ez zen gogoz hartu, eta zenbait herritako alkateak zigortuak izan ziren kintoen zerrendak-eta bidali ez zituztelako. Antzuola horietako bat izan zen. Halaxe, lege berriaren arabera, 1877ko urtarrilaren 20ean zuzenago esanda, Madriletik soldaduzkara joateko adina (20 urte) betetzen zutenen zerrenda eskatu zuten. Udalbatza bilduta (Jose Marcelino Laborda, alkatea; Polikarpo Galarza, idazkaria; Jose Ignazio Agirre, sindikoa; Andres Larrañaga, Timoteo Etxezarreta, Francisco Mekolalde, Gaspar Jauregi eta Gillermo Laborda, erregidoreak), erabaki zuten lege berri eta eskaera honek euskaldunen askatasunen aurka doala eta protesta egin nahi zutela gobernadorearen aurrean, eta aho batez Udalbatzak dimisioa aurkezten zuela. Hala ere, gobernadorearen erantzun eskutitza gogorra izan zen (“Erregearen aginduaren aurka zihoana edo betetzen ez zuenak desterratu egingo zutela”), eta mehatxu honen aurreran, agindua betetzea erabaki zuten azkenean.

Mairuarekin egindako lehendabiziko Alardea

Halaxe, eta udal gastuen aktetan azaltzen den bezala, zera irakurtzen dugu 1880ko abuztuaren 28an, San Agustin egunean alegia, eta Antzuolako jaietan egindako gastuen deskarguetan:

“Se pague a Pedro Soriano por gratificación del discurso pronunciado en la plaza el día de San Agustín con motivo de la bandera y alarde de armas, 10 pesetas”.


 

 Mairua, turbantea zapaltzen. 1960. hamarkadan

Agiri honen arabera, pentsa genezake urte hartan dagoeneko ospatzen ari zela gaur ezagutzen dugun bezala alardea, baina ez dugu hau konfirmatzeko beste frogarik. Bai, ordea, hurrengo urtean, 1881ean, ospatuko denarekin. Eta horrela, 1881eko abuztuaren 28an, San Agustin egunean ere, ospatu zen, gaur ezagutzen dugun bezala, alardea mairuarekin, lehen alardea, eta ospakizun honen deskribapen akta ere jaso eta artxiboan gordetzeko eskatu zen.

Hau da une hartako kronika:

“Terminados… los oficios divinos de la tarde, a las tres de la tarde y a una señal  convenida, por diferentes puntos entraron en la plaza 1º la cuadrilla de toreros, 2º la compañía del alarde de armas que formaban la compañia de soldados para el alarde al frente de su capitan Don Pedro Soriano, seguidos de dos piezas de artilleria con su correspondiente personal, y 3º la cuadrilla de danzantes, o sea de troqueo-danza y de la cinta. Su entrada en la plaza fue por distintos puntos, y saludándose mutuamente en medio de ella se retiraron a sus puestos, estando sorprendente acto que el público aplaudió mucho. La plaza estaba cerrada y los tendidos llenos de bote en bote, acudiendo mucha gente. La  entrada fue de dos reales, escasamente para contribuir el gasto del cierre de la plaza, advirtiendo que toda la parte del pórtico estuvo libre y sin pago de su entrada, puesto que solo se buscaba  colocación para la gente y no obtener beneficio alguno.

Acto continuo la compañía recorre las calles con la bandera y de retorno en la calle hacen la táctica militar a las órdenes del capitán, y descargan sus armas y con estruendo grande los cañones, precediendo a la descarga el discurso que pronunció el capitán con su elocuente palabrareseñando el plausible objeto del alarde en memoria de aquellos soldados, nuestros entepasados que tanta gloria alcanzaron en Valde-junquera con su amor inquebrantable a la Santa religión y a la patria, obrando en contra de los Árabes y Moros que eran enemigos de nustra independencia y de la religión. Para hacer mofa de aquello iba un soldado pintado de Moro y su turbante pisoteó la compañía.
 
En seguida la corrida, lidiaron con mucho acierto… Terminada la corrida, amenizaron la función la cuadrilla de danzantes…”.

Baina bitxiena zen espektakulu hau ikusteko plaza itxita zegoela, eta ikustea nahi izanez gero, erreal bi ordaindu behar zela. Eta gainera,

“en la fachada de la casa consistorial y pórtico de la iglesia iluminaban 160 farolitos colocados simetricamente presentadno un aspecto inmejorable. Se echó un globo que subió hasta perderse de vista. Se tiraron bombas aéreas y se quemaron bonitos fuegos artificiales, (1882an, badakigu izan zirela “dirigidos por un pirotécnico que expresamente se trajo de San Sebastián, ostentando uno de ellos las armas de la villa con la inscripción a los héroes de Valdejunquera). Propios y estraños se admiraron de esta función que mas no se puede pretender en un pueblo pequeño”.

Alardea bukatu eta gero, gastuen deskargua egin zen, eta ardoa eta ogia eskaini zitzaien soldaduei eskainitako lanarengatik:

“Es de advertir que la cuadrilla de toreros trabajaba gratis, y todos los demás gastos de esta función se cubrieron por suscrición entre varios, figurando el municipio con 50 pesetas. En  prueba del agradecimiento el municipio dio veinte pesetas a la cuadrilla de toreros para una merienda y diez pesetas a Don Pedro Soriano, y una ración de pan y vino a los soldados de la compañía”.

Esanak eta egindakoak haizeak ez zeramatzan, zera erabaki zen:

Se conserven en el archivo copia integra del discurso pronunciado por Soriano, un prospecto que anunciaba la corrida y lista de los que contribuyeron para la función para que en todo tiempo conste su filial amor al pueblo natal”.

Zeintzuk ziren bada herriko alardearen gastuak ordaintzeko dirua eskaintzen zuenak? Galdera honi erantzuteko, 1882an egindako deskargura joango gara, izan ere bertan zera esaten zaigu:

“Contribuyendo el municipio con trescientas reales, algunos jóvenes en menos cantidad, llevándose la parte principal Don José Julián Mendiaras y Don Antonio Arin, hijos de esta villa que a pasar temporada han venido de la América; escepción de los fuegos que ha costeado por su cuenta el americano señor Larrea también hijo de esta localidad”.


 

Alardeko kainoneroak. 1940.hamarkadan

Bukatzen hasiko ginateke esaten alardeen ospakizunak herrian gaur ere hain ospetsuak diren dantzekin ere bat zetozela orduan ere. Gipuzkoakoak hain bereziak, eta Antzuolan egiten diren berezitasunarekin gainera, trokeo dantza (eta zintarena) dira batera azaltzen direnak.

Eta amaitzeko, Antzuolan zezenek izan zuten garrantzia azpimarratuz (XVIII. mendean dagoeneko ospatzen zirenak), alardea egin aurretik egiten zen zezen korrida ere goraipatu beharra dago.

Antzuolako Alardea XXI. mendeari begira

Garai historikoak aldatzen diren heinean, belaunaldiaren izaera eta pentsaera ere aldatzen joaten da. Azken urteetan gainera, historian inoiz egon ez den aldaketa askoren eta sakonen lekuko gara, eta horrek sarritan nora eza ere sortu du denongan.

Antzuolako Alardea ere gizarte aldaketa horren jabe izan da, eta azken urteetan ari da denbora berrietara egokitzen, eta formula desberdinak erabiliz, herritarrekin partekatzen zer nolako Alardea nahi den Antzuolarentzat. Euskal Herriko Unibertsitako adituen laguntzarekin, egindako ikerketekin eta herritarren parte-hartzearekin, bada, hemen dugu gaur Alardea zaharberrituta, sentsibilitate desberdinen artean adostuta, eta XXI. mende hasiera honi aurre egiteko moldatua.

Hala ere, esfortzu hau alferra izan ez dadin, eta ekitaldiaren etorkizuna ziurtatu dezagun, beharrezkoa da herritarron laguntza. Alardea bultzatzea ez da elkarte baten zeregina, herritar guztiena baizik, izan ere  herriak duen kultura ondare paregabe honek denon beharra du.

Egin diren egokitzapenekin jendea gustura dago (herritarren %80ak hori dio), Alardea herriko ondaretzat hartzea ere ondo dago, baina ez da nahikoa, konpromisoa ere eskatzen duelako, bakoitzak ahal duen neurrian, antolaketan nahiz desfilean bertan parte-hartzen.



 

 Berrizktutako Alardeko protagonistak: txistulariak, danbor-joleak, dantzariak, mairua eta buruzagia, fusileroak .... 


 


Antzuolako Alardea gaur egun nola ospatzen den ikustea nahiko bazenu, joan zaitez Eusko Ikaskuntzak kaleratutako Euskonews lotura honetara:




Antzuolako Alardearen inguruko pasarteak ere ahotsak.com orrian:



 Baita Antzuolako Udalak eskaintzen duen web orrian ere:







No hay comentarios:

Publicar un comentario