Mairuaren alardearen inkestaren emaitzak
Sarrera
2006ko urtean Udalak eta
Alardearen Elkarteak Antzuolako Mairuaren Alardearen inguruko
hausnarketa prozesua hasi zuten, Eusko Ikaskuntzaren babes
zientifikoarekin.
2008an prozesua amaitu, eta 2009an zaharberritutako lehen Alardea ospatu zen.
2012ko martxoan Alardea babesteko eta sustatzeko hitzarmena sinatu da Udalaren eta Alardeko Elkartearen artean.
Horrekin batera, eta orain arte egindakoa ebaluatu nahian, martxo hasieran inkesta bat gauzatu du Elkarteak.
Horrekin batera, eta orain arte egindakoa ebaluatu nahian, martxo hasieran inkesta bat gauzatu du Elkarteak.
Ondoren datoz emaitzak:
Lagina
Galdeketa honetan 268 bizilagunek hartu dute parte:
%55 emakumeak - %45 gizonezkoak
Adinaren arabera
- 14-25 urte: %18
- 26-50 urte: %58
- 51 urtetik gora: %24
Alardearekiko atxikimendua
- %87rendako Alardea herrian errotutako jaia da; gustukoa du Antzuolan Alardea urtero ospatzea eta begi onez ikusten du ekitaldian ospatzen dena.
- %13rendako antzuolarren aldetik ez da begi onez ikusten. Alardearendako, batik bat gazteen arteko interes falta somatzen dute.
Alardearen hausnarketa eta zaharberritze prozesua
2007an
hasi zen Alardearen hausnarketa eta zaharberritzea herriko eragile
ugariri esker. 2008an Antzuolako Alardea zaharberritzeko taldea osatu
zen.
2009an orain ezagutzen dugun lehendabiziko Alardea ospatu zen.
Herritarrak jarraitu du prozesu hori? %62k dio baietz; %38k, ezetz.
Gaur egungo alardeari emandako puntuazioa: 8
Ezagutzen duzu Alarde berria antolatzen duen taldea?
%57k ezagutzen ditu taldea eta bertako partaideak; % 43k ez.
Badakizu zer ospatzen den Alardean?
Badakizu zer ospatzen den Alardean?
Pertsona askok esaten dute alardean badakitela zer ospatzen den, baina kasurik gehienetan uste
okerretan oinarrituta dago.
Zer egin daiteke Alardeaz gehiago jakiteko?
• %38 Erakusketak
• %26 Foiletoak
• %20 Liburuak
• % 16Hitzaldiak
• %38 Erakusketak
• %26 Foiletoak
• %20 Liburuak
• % 16Hitzaldiak
Alardeari buruz herritarren hainbat hausnarketa.
1. Zaindu beharreko ondarea da.
2. Heziketa eta informazio gehiago zabaltzea.
3. Herritarren, baina batik bat gazteen inplikazioa lortu beharra.
4. Gai izango ote da herria guzti honi eusteko?
5. Mairua, buruzagia, soldaduak, danborreroak, txistulariak, dantzariak, abesbatzak, ... DENOK OSATZEN DUGU ALARDEA
Ustekabeko ederra!!!!!!
Kanpotik Antzuolara bizitzera etorri direnen atxikimendua eta Alardean parte hartzeko gogoa.
Erronkak
1. Eratuta dagoena sendotu-finkatu
2. Alardea errotuta ez dagoenen artean (%12), pedagogia gehiago erabili.
3. Herritarren parte-hartze zabalagoa lortzea
4. Egindakoa sozializatzeko, komunikazioa hobetu eta informazioa zabaldu.
5. Informazio eta komunikazio hobea.
Alardean parte hartzeko aukera desberdinak daude
1. Alardean bertan ateraz:
- Mairua izaten
- Mairuaren guardia izaten
- Buruzagia izaten
- Buruzagiaren taldean
- Eskopeta jole
- Kanoijole
- Danborra jotzen
- Abesbatzan
- Bandera eramaten
Txistulari eta dantzari ez da jarri, horretarako talde horretakoa izatea ezinbestekoa delako.
2. Atzeko lanean, antolaketan, prestaketa eta laguntzaile lanetan:
- Azpiegitura prestatzen (ballak, eskenatokia...)
- Jantziak: prestatzen-jasotzen
- Armak garbitzen, prestatzen
- Luntxa gertatzen
- Besterik...
Alardean parte hartzera animatzen bazara -bai bertan parte hartuz, bai atzeko lanean- deitu, idatzi edo egon zaitez:
943 766 246 (alardea@antzuola.net)
943 766 246 (alardea@antzuola.net)
XABIER LEGORBURU. JOSEBA IPARRAGIRRE. MADDI ELORZA. JABI ETXANIZ. JONE LARRAÑAGA. PILAR ETXANIZ. IÑIGO RAMIREZ DE OKARIZ
MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!!
Antzuolan, 2012ko maiatzean
No hay comentarios:
Publicar un comentario