sábado, 29 de septiembre de 2012

Margaret Bullen / Antropologoa

"Tradizioak bizirik daude eta historian zehar gizartearekin batera moldatu dira" 

Margaret Bullen duela 20 urte Euskal Herrian bizi den antropologo britainiarra da. Gizarte antropologiako irakaslea UPV-EHUn, Farapi kontsultorako kidea, “Basque and Iberian Culture” ikasgaiaren irakaslea USAC-en, feminista eta hainbat ikerketen autorea, besteak beste. Baina horren gainetik, Margaret duela gutxi arte existitzen zenik ere ez zekien hizkuntza batean, euskaraz, pasioz hitz egin eta interesez entzuten duen emakumea da.

Aurtengo Emakunde saria Irun eta Hondarribiko alarde mistoek jaso dute. 2004. urtean “Tristes espectáculos: las mujeres y los Alardes de Irun y Hondarribia” lana argitaratu zenuen. Urteak pasa dira, ba al dakizu nola den gaur egungo egoera? Jarraitu al duzu gaia gertutik?

Gatazkak 16 urte daramatza eta ni hasieratik ari naiz ikertzen. Gaur egun ere bakarka zein beste antropologoekin, Carmen Diezekin adibidez, jarraitzen dut ikertzen eta artikuluak idazten. Gaia hain da konplexua, non denbora behar da hori dena azaltzeko ikuspegi berriak ateratzen ari baitira. Orain, gazteen ikuspegitik ari gara gaia lantzen. Unean, fakultateko bost antropologo feministek “Continuidades, conflictos y rupturas” ikerketa lanarekin gabiltza eta Euskal Herriko gazteek hainbat arlotan zer nolako genero harremanak dituzten zehazten ari gara: jaietan, kiroletan, aisialdian, lagun arteko harremanetan, maitasunean, sexu harremanetan... Irun eta Hondarribiko Alardeen gatazka ikuspegi zabal honetan kokatu nahi dut. Modu honetan ikusi ahal izango dugu gaur egungo gazteek, nahiz eta berdintasun lege batekin bizi, eta eguneroko bizitza itxuraz berdintasunean egin, zergatik jarraitzen duten askok emakumearen parte-hartzearen kontra.

Lortu al duzu erantzunik? zein izan daiteke horren arrazoia?

Ikerketa bukatu gabe dago, baina zentzu orokorrean, azaldu diezazuket zer uste dudan. Alde batetik, Emakunde Saria oso garrantzitsua da instituzioen errekonozimendua beharrezkoa zelako. Baina bestetik, Auzitegi Gorenaren sententziak alarde tradizionala diskriminatzailea ez dela dio, eta betiko alardearen taldea horrekin konbentzituta dago. Hala ere, nahiz eta barrutik ez ikusi, Irun eta Hondarribitik kanpo argi ikusten da diskriminatzailea badela.

Eta orduan?

Laburbilduz, gizartea genero sistema asimetriko batetan egituratuta dago eta emakume eta gizonen arteko bizitza sistema horren menpe. Hau da, gure arteko harremana hainbat gizarte erakundez baldintzatuta dago: formalak (gobernuak, instituzioak...) zein informalak (familia, lagunak, koadrila, hedabidea...). Denak, gizonak eta emakumeak nolakoak izan behar garen zehazten ari dira: nola jantzi, nola portatu, zein rolak hartu... bai eguneroko planoan, baita plano sinbolikoan ere (non ideiak, balioak, ideologiak... sartzen diren).

Eguneroko planoan aldaketa bat egin nahi badugu, sinbolikoan ere egin beharko dugu eta batzuetan, egunerokoan bai baina sinbolikoan ez da aldaketarik gertatzen. Hauxe da alardeen kasua, eremu sakratuan kokatuta baitaude, burbuila baten barruan. Puntu honetan Tradizioekin egiten dugu topo, nola sortzen diren, historiari ematen diogun balioa, eta honekin emozioak. Txikitatik hazten gara tradizio horietan, familiarekin eta arbasoekin lotuta daude... eta horrela burbuila sortzen da; ez bakarrik indibiduala, baizik eta harik eta indar handiagoa duen burbuila kolektiboa ere.

Argazkia: CC BY - IrekiaIrun eta Hondarribian Alardea oso gauza garrantzitsua da eta gero eta zailagoa da hori aldatzea Alardea espazio sinbolikoaren erdi-erdian kokatuta baitago, eta horretaz gain, genero sistema baten erdian ere. Piezak mugitzen ditugu, baina makinariak berak erresistentzia egiten du. Demagun ondo dabilen erloju baten makineria dugula,engranajeekin. Giltza ingelesa handi bat sartuz gero, makina txiki bat geldiarazi ahal izango dugu, baina sistema oso konplexua izanda, efektu txikia izango du eta beste guztiak berdin-berdin jarraituko du, moldatuko da. Zer gertatzen da hemen, alde batetik saria eman zaiola baino bestetik sententzia ere badagoela.

Beraz, gizartea mezu kontrajarria jasotzen ari da...

Pentsatu behar dugu familia oso lotuta dagoela tradizioarekin eta esan dudanez, euskal gizartean familia oso garrantzitsua da. Alde batetik esaten dut euskal kultura babestu behar dela eta bestetik ari naiz esaten, beharbada, familiari aurre egin behar diozula hau merezi duela sinesten baduzu. Honek ez du esan nahi euskal kulturaren kontra nagoenik, baizik eta ulertzen dudala tradizioak bizirik daudela eta historian zehar gizartearekin batera moldatzen direla. Ez da ezer galdu behar emakumeak sartzen uzteagatik. Berdintasun osoa lortzeko behar-beharrezkoa da emakumeek eta gizonek elkarrekin gauzak egitea. Ez gara esaten ari euskal kultura berez gaizki dagoenik, baizik eta aldatu behar dela gizartearen beste eremuak bezalaxe.

2007an beste alarde baten ikerketa egin zenuen, Antzuolakoa. Kasu desberdina izan zen udalak berak eskatutako lana izan baitzen. “Pasado, presente y futuro del Alarde de Antzuola”, Xabier Kerexetarekin batera.

Kasu honetan, herrian bertan tradizio bat aldatzeko borondatea ikusi genuen eta oso esperientzia baikorra izan zen. Xabier Kerexetak ikerketa historikoa egin zuen, nik soziokulturala eta herriarekin batera etorkizunari aurre egin genion.
Alde batetik, gazteek ez zuten parte hartu nahi, Mairuren figurari arrazismoa leporatu zioten eta alardearen kutsu militarra ere kezkagarria zen. Lehen soldaduska egiten ari ziren gizonek herriko festetara etorri eta alardean parte hartzeko baimen berezia izaten zuten, baina soldaduska desagertuta, herriko gazteek ez zuten bere burua horrelako alarde baten parte ikusten. Baina bestalde, bazegoen festa ezagutzeko eta babesteko nahia.

Mairua_eta_fusileroakIkerlana herriko jendearekin egin zen, ikerketako emaitzak aztertuta eta azken txostena eskuetan zutela herriak berak batzordeka bilduta zer egin erabaki zuen. Ulertu zuten tradizioa ez dela zertan dagoen bezala jarraitu behar, historia bera asmatuta dela, ez dela jarraitu beharreko biblia, historia sortu egiten dela, idazten dela, eta ez dagoela egiarik baizik eta horren interpretazioa.

Antzuolako Alardean agertzen den Mairua Abderraman III.ena dela esaten zen, antzuolatar batzuk Nafarrora bere kontra borrokatzera joan eta herrira ekarri omen zuten. Xabierren ikerketaren ondorioz hori ezinezkoa zela ikusi zen, asmatua zela. Hau jakinda, jendeak aldaketa egiteko libre sentitu zen, historiako beste garaietan ere istorioa aldatua izan delako. 

Esan genezake, orduan, ohiturak apurtu beharrean moldatu egin behar direla?

Badaude apurtu beharreko ohiturak, genero indarkeriarena, adibidez, baina beste ohitura batzuk moldatu behar dira. Irun eta Hondarribiko alarde tradizionalekoek sentitu dute emakumeen parte-hartzearen alde daudenak festa apurtu nahi izan dutela, feministek alardea ez dugula maitatzen pentsatu dute eta hori ez da horrela. Badago herriko emakume asko bere jaietan berdintasunean parte hartu nahi duena. Kasu honetan planteamendua ez da apurtzea izan, baina horrela ulertua izan da. 


Elkarrizketa osoa:  

http://www.euskonews.com/0624zbk/elkar_eu.html

Aldi berean X. Kerejetarekin batera egindako irrati saio batean, zera esan zuen:

No hay comentarios:

Publicar un comentario